XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HERRIA AGURTZEKO BESTE ZENBAIT ERAUrtean zehar
Gure bihotzak Jainkoa maitatzera zuzentzen dituen Jauna izan bedi zuekin.
Jainko Aitagandik eta Jesu Kristo Jaunagandik diren bakea, maitasuna eta sinesmena izan bitez zuekin.
Itxaropenaren Jainkoa, Espiritu Santuaren egintzari esker bere pozez eta bakeaz betetzen gaituena, izan bedi beti zuekin.
Gugatik gizon egin zen [edota nekeak jasan zituen, hil eta piztu zen...] Jesu Kristo gure Jaunaren errukia izan bedi zuekin.
Gauza guztien egile eta dohain guztien emaile den Jauna izan bedi zuekin.
Errukiaren Aita eta poz guztien Jaungoikoa izan bedi zuekin.
Jainkoaren hitza entzun eta Berari gure esker ona agertzeko [edota gure sinesmena ospatzeko, gure arteko maitasuna indartzeko...] Jainkoaren izenean bilduta dagoen kristau batzar honetan, Jauna izan bedi zuekin.
Jainko Aitaren eta Jesu Kristo gure Salbatzailearen grazia, errukia eta bakea zuekin.